
Telefonoaren softwarearen eta aplikazioen eguneratzeei buruz
Telefonoaren software- eta aplikazio-eguneratzeekin, eginbide berriak eta funtzio
hobetutakoak lor ditzakezu telefonoan. Softwarea eguneratzean telefonoaren
funtzionamendua ere hobe dezakezu.
Gomendagarria da telefonoko datu pertsonalen babeskopia egitea telefonoaren
softwarea eguneratu aurretik.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
116 Antolatu telefonoa

Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Eguneratzea egin ondoren, baliteke erabiltzailearen gidako jarraibideak eguneratuta
ez izatea. Erabiltzailearen gida eguneratua www.nokia.com/support helbidean lor
dezakezu.