
Birziklatu
Telefonoa bere bizitzaren bukaerara ailegatzen denean, material guztiak material
edo energia gisa errekupera daitezke. Botatze eta berrerabilera zuzena bermatzeko,
Nokia eta bere kideak elkarlanean ari dira We:recycle izena duen programan. Nokia
produktu zaharren birziklatzeari buruzko informazioa jasotzeko eta biltegi bereziak
non dauden jakiteko, joan www.nokia.com/werecycle helbidera, edo deitu Nokia-ren
Harremanetarako Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez estalitako
zaborrontziak produktu elektrikoak edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak
funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla
gogorarazten du. Eskakizun hau Europar Batasunean bete behar da. Produktu hauek
ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Telefonoaren ingurumen-
-ezaugarriei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, joan www.nokia.com/
ecoprofile helbidera.
Babestu ingurumena 127