Argazki eta bideo aholkuak
Eduki hautatuta kamera-tekla.
Argazki bat ateratzerakoan:
•
Erabili bi eskuak kamera geldirik mantentzeko.
•
Handiagotzean, irudiaren kalitateak okerrera egin dezake.
•
Kamerak bateria aurrezteko modua aktibatzen du minutu batean ezer egiten ez
bada. Kamera berriro aktibatzeko, sakatu kamera-tekla labur.
•
Kontaktuen zerrendan, kontaktuei argazkiak erants diezazkiekezu. Argazkia
atera ondoren, hautatu
>
Erabili irudia
>
Esleitu kontaktuari
. Mugitu markoa
argazkia mozteko, ukitu pantaila tresna-barra bistaratzeko, hautatu eta
hautatu kontaktua.
Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha erabiltzerakoan. Ez erabili flasha
pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen ari zaren
bitartean.
Bideoa grabatzerakoan:
•
Emaitzarik onenak lortzeko, itxi irekitako aplikazioak grabatzen hasi aurretik.