
Gailuan USB biltegiratze masiboa konektatzea
USB On-The-Go (OTG) moldagailua erabil dezakezu telefonoa USB memoria-txartel
edo disko gogor bateragarrietara konektatzeko. Adibidez, argazkiak USB memoria-
-txartel batean gorde ditzakezu, PC batera konektatu beharrik gabe.
Konektatu memoria-txartel bat
1 Konektatu USB OTG moldagailuaren (osagarria bereizita saltzen da) micro USB
muturra telefonoaren USB atakara.
114 Konexioak

2 Konektatu memoria-txartel bat USB OTG moldagailura.
Fitxategiak aplikazioa irekiko da eta memoria-txartela memoria osagarri gisa
agertuko da.
Fitxategiak kopiatzea
Fitxategiak atalean, hautatu eta mantendu kopiatu nahi duzun fitxategia eta, laster-
-menuan, hautatu nahi duzun aukera eta helburuko karpeta.
Telefonoak jasan dezakeena baino indar gehiago behar dituen disko gogor bat
konektatzen baduzu, errore-mezu bat bistaratzen da. Kanpoko energia-hartune bat
konektatu behar da disko gogorrarentzat.