Laguntza
Produktua erabiltzeari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, edo
telefonoak nola funtzionatu beharko lukeen jakin nahiko bazenu, irakurri zure
telefonoan duzun erabiltzailearen gida. Hautatu >
Erabil. gida
.
Agian interesa izango duzu YouTube-n den Nokia-ren laguntza-bideoen katean.
124 Laguntza gehiago aurkitzea
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, egin hurrengo ekintzetako bat:
•
Berrabiarazi telefonoa. Eduki sakatuta pizteko tekla 8 segundoz. Telefonoak
hiru aldiz egiten du dardara eta, ondoren, itzali egiten da. Telefonoa berriro
pizteko, eduki sakatuta pizteko tekla .
•
Eguneratu telefonoaren softwarea
•
Berrezarri jatorrizko ezarpenak
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, jarri harremanetan Nokia-rekin konpontzeko
aukera gehiago lortzeko. Joan www.nokia.com/repair helbidera. Telefonoa
konpontzera bidali aurretik, egin beti gailuko datuen babeskopia.