
Bateriari buruz
Zure telefonoak behin eta berriz karga daitekeen atera ezineko barne-bateria darama
barruan. Erabili Nokia-k telefono honetarako onartzen dituen kargagailu
homologatuak soilik. Telefonoa kargatzeko USB kable bateragarria ere erabil
dezakezu.
Ez saiatu bateria telefonotik ateratzen. Eraman telefonoa hurbilen dagoen
baimendutako zerbitzu-gunera bateria ordezteko.
Txikizkako denda baimenduek ere bateria ordezteko zerbitzua eskain dezakete.
Lehen urratsak
13

Garrantzitsua: Langile kualifikatuek edo baimendutako zerbitzu-zentroek soilik
ordezka dezakete bateria. Bateria baimendu gabeko moduren batean ordeztuz gero,
berme-eskubidea galtzen da.
Telefonoak bateria gutxi duenean, energia aurrezteko modua aktibatzen da. Baliteke
zenbait aplikazioren ezarpenak aldatzeko gai ez izatea. Bateria aurrezteko modua
desaktibatzeko, sakatu pizteko tekla , eta hautatu
Desktib. energia aurrez.
.