
Telefono zaharretik kontaktuak edo argazkiak kopiatzea
Nokia telefono bateragarri zaharretik informazio garrantzitsua kopiatu eta telefono
berria azkar erabiltzen hasi nahi al duzu? Erabili Telefono aldaketa aplikazioa, besteak
beste, kontaktuak, egutegiko sarrerak eta argazkiak telefono berrian doan
kopiatzeko.
Nokia telefono zaharrak Bluetooth onartu behar du.
Hautatu >
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Datu-transferentz.
>
Telefono
aldaketa
eta jarraitu bi telefonoetan bistaratzen diren argibideak.
Beste telefonoak kodea eskatzen badu, idatzi kodea. Kodea, zuk zehatz dezakezuna,
bi telefonotan sartu behar da. Telefono batzuetako kodea finkoa da.
Xehetasunetarako, ikus telefonoaren erabiltzailearen gida. Kodeak uneko
konexiorako balio du soilik.
18
Lehen urratsak

Nokia telefono zaharrak Telefono aldaketa aplikazioa ez badu, telefono berriak mezu
bidez bidaliko dio Bluetooth bidez. Aplikazioa instalatzeko, ireki mezua telefono
zaharrean eta jarraitu argibideei.