
Telefonoa lehen aldiz erabiltzea
SIM txartela sartu eta telefonoa lehen aldiz pizten duzunean, hasierako
konfigurazioan zehar gidatuko zaitu telefonoak. Nokia zerbitzuak erabiltzeko, sortu
Nokia kontu bat. Kontaktuak eta bestelako edukia ere kopia dezakezu telefono
zaharretik. My Nokia zerbitzura ere harpidetu zaitezke, telefonoari etekin handiena
ateratzeko aholkuak eta trikimailuak jasotzeko.
Ekintzaren bati ekiteko, hautatu . Ekintzaren bat saltatzeko, hautatu .
Nokia kontua sortzeko, Interneterako konexioa behar duzu. Egon litezkeen kostuei
buruzko informazioa lortzeko, jarri harremanetan zure sareko zerbitzu-
-hornitzailearekin. Ezin baduzu Internetera konektatu, geroago sor dezakezu kontua.
Dagoeneko Nokia kontu bat baduzu, sartu erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta
hautatu .
Aholkua: Pasahitza ahaztu zaizu? Mezu elektroniko batean edo testu-mezu batean
bidal diezazuten eska dezakezu.
Erabili Telefono aldaketa aplikazioa zure edukia kopiatzeko, adibidez:
•
Kontaktuak
•
Mezuak
•
Argazkiak eta bideoak
•
Ezarpen pertsonalak
Posta-kontua konfiguratzen duzunean, sarrerako erretilua hasierako pantailan ager
dadin ezar dezakezu, posta errazago begiratzeko.
Lehen urratsak
17

Larrialdi-dei bat egin behar baduzu konfiguratzen ari zarela, sakatu menu-tekla.