
Desaktibatu kokapen-metodoak
Lagundutako GPS (A-GPS), WLAN, eta sareko (ID zelularra) kokapenek telefonoaren
kokapena zehatzago eta errazago zehazten laguntzen dute. Datu-kostuak
aurrezteko, bereziki atzerrian zaudenean, zerbitzu bat edo gehiago desaktiba
ditzakezu.
Hautatu >
Ezarpenak
.
Hautatu
Aplikazio ezarpenak
>
Posizionam.
>
Posizionamendu-metodoak
eta
desaktibatu beharreko kokapen-metodoa.
Lagunduriko GPS (A-GPS) sareko zerbitzuak kokapenaren informazioa lortzen du
haririk gabeko sarearen bidez eta GPS eginbideari zure uneko kokapena kalkulatzen
laguntzen dio.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua erabiltzeko aurretik konfiguratuta dago,
hornitzailearen beste ezarpen bereziak erabilgarri egon ezean. Laguntza datuak
Nokia A-GPS zerbitzaritik lortzen dira, behar izanez gero.
Mugikorreko datuen Interneteko sarbide-puntu bat zehaztu behar duzu telefonoan
laguntza-datuak jasotzeko.