
Kokapen-metodoei buruz
Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan GPS, A-GPS, WLAN, edo sare
(ID zelularra) kokapen-metodoetan oinarrituta.
GPS (kokatze-sistema orokorra) sateliteetan oinarritutako nabigazio-sistema bat da,
kokapena kalkulatzeko erabiltzen dena. A-GPSa posizionamenduaren zehaztasun eta
abiadura hobetuz GPS hargailuari laguntzen dion sare-zerbitzua da. Horrez gain,
GPSaren gainerako hobekuntzak posizionamenduaren abiadura areagotzeko erabil
daitezke. Horrek datu kopuru txikiak bidaltzea eska dezake sare mugikorraren bidez.
WLAN bidez kalkulatutako metodoak kokapenaren zehaztasuna hobetzen du GPS
seinaleak erabilgarri ez daudenean, eraikinen barruan edo eraikin garaien artean
zaudenean bereziki.
Sarean (ID zelularrean) oinarritutako kokapena erabiltzerakoan, telefonoarekin
konektatuta dagoen sistema zelularra erabiltzen da kokapena zehazteko.
Datu-kostuak saihesteko, A-GPS, WLAN eta sarean (ID zelularra) oinarritutako
kokapenak desgai ditzakezu telefonoaren kokapen-ezarpenetan, baina askoz
denbora gehiago behar izan dezakezu kokapena kalkulatzeko, kokapena
zehaztugabea izan daiteke eta GPS hargailuak kokapena maiz gal dezake.
GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitatea zenbait faktorek zehazten dute, hala
nola, zure kokapenak, sateliteen kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek,
eguraldiaren egoerak eta Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek. Baliteke GPS seinaleak erabilgarri ez egotea eraikinen barruan edo
lurpean.
Ez erabili GPSa kokapen zehatza neurtzeko eta inoiz ez oinarritu GPS eta mugikorren
sareek kokapenari buruz eskainitako informazioan soilik.
Baliteke bidaietako odometroa zehatza ez izatea, zure GPS konexioaren
erabilgarritasunaren eta kalitatearen arabera.
Mapak
89

Oharra: WLANa erabiltzea mugatuta egon daiteke zenbait herrialdetan. Frantzian
adibidez, WLANa eraikinen barruan soilik erabil daiteke. Informazio gehiagorako, jar
zaitez harremanetan tokian-tokiko arduradunekin.
Kokapena zehazteko eskuragarri dauden metodoen arabera, kokapenaren
zehaztasuna metro gutxi batzuetatik hainbat kilometrotara alda daiteke.