Larrialdi deiak
Larrialdi deiak egitea
1
Ziurtatu telefonoa piztuta dagoela.
2
Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Baliteke honako hau ere egin behar izatea:
•
Sartu SIM txartela.
•
Kendu telefonoan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deiak blokeatzea, markatze finkoa edo
erabiltzaile-talde itxia.
•
Telefonoaren pantaila eta teklak blokeatuta egonez gero, desblokea itzazu.
3
Pantaila garbitzeko, sakatu menu-tekla behar duzun aldi guztietan.
4
Hautatu
.
5
Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala.
6
Hautatu
.
7
Eman beharrezkoa den informazioa ahalik eta zehatzen. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.
Telefonoa lehenengoz pizten duzunean, baliteke Nokia kontu bat sortzeko eskatzea. Kontua konfiguratzen ari zarela
larrialdi-dei bat egiteko, sakatu menu-tekla.
Garrantzitsua: Zure telefonoak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko
deiak. Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez
da uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon hari gabeko telefono baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.