Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek gomendatzen duten irrati uhinekiko
arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu eta
pertsona guztiak babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.
Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate) edo SAR moduan
ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du. ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa
da, 10 gramoko ehunean erabilita batezbeste. SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten dira, telefonoak
potentzia mailarik altuenean transmititzen duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den
telefono baten kasuan kasuko SAR maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar
duen indarra erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke, adibidez, sare
estazio gune batekiko zein hurbil zauden.
ICNIRP araudiak gailua belarrian erabiltzeko onartzen duen gehienezko SAR balioa 0,56 W/kg da.
Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR balioak proba eta informazio nazionalen
eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan daitezke. SAR balioei buruzko informazio gehiago eskuratzeko,
kontsultatu produktuari buruzko informazioa helbide honetan: www.nokia.com.