
Konektatu zure telefonoa etxeko audio-/bideo-sistemara
Telefonoa etxeko audio-/bideo-sistemekin erabil dezakezu. Etxeko audio-/bideo-
-sistema bateragarriei esker, Dolby™ Digital Plus 5.1 audio multikanala duten HD
bideoez goza dezakezu, surround audioarekin.
76
Zure argazkiak eta bideoak

1 Konektatu HDMI moldagailu bat zure telefonoaren HDMI konektorera.
2 Konektatu HDMI kablea (osagarria bereizita saltzen da) moldagailura; ondoren,
zure etxeko audio-/bideo-sistemako HDMI konektorera.
Etxeko audio-/bideo-sistemak HDMI 1.3 araua onartu behar du eta zure
telebistara bideoaren bidez pasatzeko gai izan behar da, HDMI erabiliz.
Telefonoak Dolby Digital Plus eskema deskodetzen du, eta PCM audioa zure
audio-/bideo-sistemara bidaltzen du.
3 Audio-/bideo-sistemak dagokion HDMI sarrera erabil dezan ezartzeko, ikus zure
audio-/bideo-sistemaren erabiltzailearentzako argibideak.
4 Erreproduzitu bideoak telefonoan.
Gehienezko bideo-bereizmena 1280 x 720 (720 p) pixeletakoa da, eta telefonoak ez
ditu 4 GB baino gehiagoko fitxategiak onartzen.
Adibidea: Honako ezaugarriak dituen MP4 edo MKV bideoa:
Zure argazkiak eta bideoak
77

•
Bideoa: AVC 1916 kbps, 24 fps, High Profile Level 3.1, 3 erreferentzia-marko
•
Audioa: Dolby Digital Plus E-AC-3, 384 kbps, 6 kanal